Urrats Euskaltegiak jakinarazten dizu https://www.urrats.eus Urrats Euskaltegiaren web gune bat dela. Eskerrak eman nahi dizkizugu datu pertsonalak babesteko dugun politika irakurtzeagatik. Hori eginez, alderdi hauei buruzko informazioa jasoko duzu:
1. Web guneak eskatzen dizkizun datu pertsonalak
2. Datu pertsonalen erabilera eta zabalpena
Politika honek indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoari jarraitzen dio. Edonola ere, web guneak beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko aukera. Hori dela-eta, aldian behin irakur dezazula gomendatzen dizugu.
1. Web guneak eskatzen dizkizun datu pertsonalak
Web gune honen erabiltzaile zaren aldetik, inolako informazio pertsonalik eman beharrik gabe bisita gaitzakezu. Zure datuak zuzenean ematen dituzun formularioetan jasotako informaziotik ateratzen ditu web guneak zuri buruzko datu pertsonalak. Web guneak datu pertsonalen bilketa egiten duen guztietan, dokumentu honetarako lotura agertzen zaizu.
2. Datu pertsonalen erabilera eta zabalpena
Interesatuak ematen dituen datuak, dagokion prozedura edo ekintzan aurreikusitako helburuetarako bakar bakarrik erabiliko dira.
Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati emateko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-emaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.
Web gune honen datuak babesteko politika honi buruzko inolako argibiderik beharko bazenu, gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz (urrats@urrats.eus) edo posta arruntaz (Urrats Euskaltegia. Karlos I etorbidea 10 behea 20010 Donostia-San Sebastián).