
- IKASTAROAK: aurrez aurreko moduloak, 2020ko urritik 2021ko ekainera
- BALDINTZAK: Lanbiden inskribatuta egotea eta bertan azken 3 urteetan gaikuntza-ekintza ikastaroren bat egin izana.
- EPEA: urriaren 9 baino lehen
Matrikula egiteko epea: irailaren 15era arte.
Izena emateko epea:
irailaren 22ra arte
Izena emateko epea: irailaren 1tik 11ra
Gurekin ikastaroren bat egin nahi baduzu, eman zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Proba hauen helburua zein mailatan matrikulatu behar duzun jakitea da.
Urrats euskaltegian, euskara ikasteko edozein laguntza eska dezakezu.
HABEren mailak egiaztatzeko azterketa ofizialak.
Urrats Euskaltegia kooperatiba elkartea 1988an sortu zuten urteetako esperientzia zuten hainbat irakaslek. Geroztik, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea izan dira gure eginkizun nagusiak; ez ordea, bakarrak: gazteak, aisialdia, enpresak, eskolak eta euskal kultura ere izan ditugu langai.
Euskararen irakaskuntza eta euskal kulturaren ezagutza modu natural, atsegin eta eraginkorrean burutzea da gure helburua.
Irakasle talde profesionalak, material didaktikoak, ordenagailuak, ikusentzunezkoak, liburutegi zerbitzua... Bertara hurbiltzen denak euskararen ikaskuntzarako ongi hornitutako instalazioak aurkituko ditu eskura.
Euskaltegian eskaintzen ditugun ikastaroak HABEk homologatuta daude, eta prestatzen diren azterketek Europako Markoaren barruko legedia betetzen dute.
Urrats Euskaltegia Donostiako Amara Berri auzoan dago eta bi egoitza ditu: