Euskara Planak

Euskararen erabilera planak enpresetan

Euskararen erabilera eta ezagutza modernitate ikur bilaktu dira lan munduan. Gure gizarte elebidunean enpresen zerbitzua ere elebiduna izan dadin sortu dira Euskara Planak enpresetan. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika enpresetan ere euskararen normalizazioa bultzatu nahian dabil.

Urrats euskaltegiak neurrira egindako euskara plan eraginkorra eskaintzen dio zure enpresari, garai berrietara egokitzen laguntzeko asmoz.

Zure enpresaren neurrira egindako plana

  • Euskararen egoeraren diagnostikoa
  • Konpromisoa: helburuak
  • Planaren koordinazioa, gidaritza eta dinamizazioa
  • Ebaluazioa

Nola lagunduko dio zure enpresari Euskara Planak?

  • Kanpo eta barne irudia hobetuz
  • Zure zerbitzuei kalitatea eta balio erantsia gehituz
  • Merkatua zabaltzeko aukera emanez
  • Bezeroaren gogobetetzea lortuz

Nola finantzatu daiteke zure enpresaren Euskara Plana?

Urrats euskaltegiak tokian tokiko dirulaguntza topatzen lagunduko dizu; Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak zure proiektua diruz laguntzeko.

Bikain ziurtagiria

Zure enpresaren ahalegina sarituko duen bereizgarria lortuko duzu, enpresan euskararen erabilera bermatzen duen agiria.
Bikain ziurtagiriaren inguruko informazio gehiago, hemen

Xede bereziko taldeak

Xede bereziko taldeak

Urrats Euskaltegiak xede bereziko taldeentzako ikastaroak eskaintzen ditu: etorkin, ostalari eta dendarientzako ikastaroak, hain zuzen ere.

Ikastaro hauen helburua euskararen erabilera bultzatzea da, jendaurrean lanean dihardutenei egunerokotasunean euskaraz aritzeko baliabideak eskainita eta atzerritarrei euskal kultura eta hizkuntza aurkeztuta, oinarrizko ezagutzak eskura ditzaten

Helburuak

  • Guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan euskara erabiltzea. Eguneroko gai praktikoak: jolasak, elikadura, jantziak, lagunak,…
  • Eskolako gaietan gurasoek seme-alabei laguntzeko tresnak eskaini. Eskolako gaiak lantzen dira: ingurumena, osasuna, herria, garraioak, animaliak eta landareak, elkarbizitza,…
  • Oro har, gurasoek euskara ikastea; modu praktikoan

Ikasmaterialak

  • Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak argitaratutako material didaktikoak:
    • “Gurasoak Heziz”.
    • “Gurasoak Lagunduz”.
  • URRATS Euskaltegiak sortutako berariazko material didaktikoa.

Moduloa

  • 3 ordu astean, gutxienez..
    • 2 egunetan banatuta

Ordutegia

  • Haurrak eskolan dauden bitartean.
  • Gurasoekin adosteko.

Egutegia

  • Urritik ekainera / eskolordu. (data zehatzak adosteko)

Eskolak non

  • Nahi izanez gero, zuen ikastetxean bertan.

Taldeen osaketa

  • Gutxienez, 9 ikasle; gehienez, 18 ikasle.
  • Guk egiten ditugu mailakatze eta taldekatze lanak.

Dirulaguntzak

  • Donostiako Udaleko Udalaren Euskara Zerbitzuak diruz lagundua
  • Donostiako Udaleko Udalaren Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza.
  • Baldintza: %85eko asistentzia izatea.

Zer dira OSTALARIENTZAKO IKASTAROAK?

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak ostalaritzako langileentzat egiten duen euskarazko ikastaroen eskaintza berezia.

Norentzat dira?

Euskara ezagutzarik ez duten ostalaritzako langileentzako ikastaroak dira.

Zertarako?

Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna lizan dezaten.

Nolakoak dira ikastaroak?

  • Ostalaritzako langileez soilik osatutako taldeak
  • 60 orduko ikastaroak
  • OSTALARITZA, berariaz sortutako ikasmateriala, erabilita

Zer ikasten da?

Ostalaritzako lan-esparruko egoera arruntei dagozkien hizkuntza-oinarri batzuk jorratuko dira. Besteak beste, eduki hauek landuko dira: sektore hauetako oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak, errotuluak, etab

Zer dira DENDARIENTZAKO IKASTAROAK?

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak merkataritzako langileentzat egiten duen euskarazko ikastaroen eskaintza.berezia.

Norentzat dira?

Euskara ezagutzarik ez duten dendarientzako eta dendetako langileentzako ikastaroak dira.

Zertarako?

Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna izan dezaten.

Nolakoak dira ikastaroak?

  • Dendariez eta dendetako langileez soilik osatutako taldeak
  • 60 orduko ikastaroak
  • DENDAKETAN, berariaz sortutako ikasmateriala, erabilita

Zer ikasten da?

Merkataritzako lan-esparruko egoera arruntei dagozkien hizkuntza-oinarri batzuk jorratuko dira. Besteak beste, eduki hauek landuko dira: sektore hauetako oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak, errotuluak ...

Zer dira AISA Harrera-Ikastaroak?

Etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak; hau da, euskara ikasteko hasierako ikastaroak.

Norentzat dira?

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarrentzat.

Zertarako?

Etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak eman ditzaten.

Nolakoak dira ikastaroak?

  • Etorkinez soilik osatutako taldeak
  • 60 orduko ikastaroak
  • Berariaz sortutako ikasmateriala erabiliz
  • HABEk diruz lagunduta

Zer ikasten da?

Ikastaroetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira; hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka… Ariketetan, gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak…) landuko dira, batez ere.

INFORMAZIO GEHIAGO: Udalaren euskara zerbitzua           HABE ...

Ikasblai

Ikasblai akademia

Ikasblai Akademiak 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako eskolak eskaintzen ditu.

  • Euskara maila hobetzeko eta indartzeko
  • Hizkuntza eskolako azterketen prestakuntzarako

Noiz izaten dira ikastaroak?

Nolakoak izaten dira taldeak?

Taldeak txikiak eta homogeneoak izaten dira. Hauek osatzerakoan, adina, eskola-eredua, eta euskara-maila kontuan izanik. Ikasle bakoitzaren beharren diagnostikotik abiatuta, bere helburuak bete ahal izateko, egunez eguneko jarraipena egiten diogu, eta hiruhilabetean behin, etxera txosten bat bidalitzen dugu.

Ikaslearen txokoa

Aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digital ugari daude:

   Webserieak, webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jolasak...

   Horietako batzuk gune bakar batean bildu ditugu zuretzat.

Euskaraz hitzegiten trebatu nahi baduzu Mintzalaguna ekimenak astero ordubeteko mintzapraktika saioak eskaintzen dizkizu. Mintzalaguna egitasmoa euskara ikasten ari denari laguntza emateko helburuarekin Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak sortutako ekimena da: bi euskara ikasle euskara hitz egiten dakien borondatezko laguntzaile batekin biltzen dira astean behin, ikasleak euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura har dezan.

NOLA?

  • Talde txikietan
  • Adin eta lanbide askotako jendez osatutako taldeak
  • Paseatuz, kafe bat hartuz…

NOIZ?

  • Udan eta neguan
  • Nahi duzun ordutegian

Informazio gehiago :

MATERIAL DIDAKTIKOA, ARIKETAK, BIDEOAK ETA ASKOZ GAUZA GEHIAGO

KOMUNIKABIDEAK

KANTAGINTZA, ESAMOLDEAK ETA LOKUZIOAK

KONTSULTARAKO LIBURUAK

  • EUSKAL GRAMATIKA OSOA (Ilari Zubiri)
  • ESKOLA GRAMATIKA (Andres Alberdi)
  • ESTILO LIBURUA (Berria)

ARIKETA LIBURUAK

  • BAKARKA
  • IKASLEAREN LIBURUA (Ika)

IRAKURGAIAK (URRATSEZ URRATS)

  • AIREPORTUKO ESPIOIA. (1. urratsa). Xirimiri saila.
  • SAN BRAULIOKO EROA. (2. urratsa). Xirimiri saila.
  • IRAKURMENDI saileko liburuskak (triangelu berdea), Elkar argitaletxea.
  • TREN EROA. (3. urratsa). Aizkorri argitaletxea.
  • ZAZPIKOTEA EUSKALTEGIAN. (3. urratsa). Mikoleta bilduma.
  • SUPERHEROIA NAIZ, ETA ORAIN ZER.
  • ALTXOR UHARTEA. “Irakurmendi” saila.
  • ATZEKOZ AURRERA. Xabier Monasterio.
  • SHERLOCK HOLMES 1 eta 2 “Irakurmendi” saila. (4. urratsa).
  • ISTANBULEN ELKARTUKO GARA. “Irakurmendi” saila (triangelu horia) (5. eta 6.urratsak).
  • BRISTOLEKO HILKETA. “Irakurmendi” saila (triangelu horia) (5. eta 6.urratsak).
  • ARABIAKO GAU IPUINAK. “Irakurmendi” saila. (5. eta 6.a)
  • IPUIN BELDURGARRIAK 1 eta 2. Elkar argitaletxea.
  • LONDRESEN NAGO AITONAREKIN. (6. urratsa)
  • TRISTEAK KONTSOLATZEKO MAKINA. (6. urratsa)
  • GUTUN HARRIGARRI BAT.
  • ATZEKOZ AURRERA. Xabier Monasterio.
  • HARRESI HANDIRANTZ. Jon Arretxe.
  • AMODIOAREN GAZI-GOZOAK. Aitor Arana.
  • IRAKASLE ALU BAT. Xabier Mendiguren. (6. urratsetik gora)
  • JARA. (Gazte literatura)
  • KOADERNO HANDIA. Agotz Kristof.
  • XIVAREN MALKOAK. Cesar Mallorqui..
  • EZTIA ETA OZPINA. Patxi Zubizarreta.
  • KUTSIDAZU BIDEA IXABEL. Joxean Sagastizabal.
  • ATLAS SENTIMENTALA. Patxi Zubizarreta.
  • OSTEGUNAK, OSTIRALAK, LARUNBATAK. Jon Arretxe.
  • AROTZAREN ESKUAK. Alberto Ladron.
  • ZAUDE GELDI PIXKA BATEAN. Andoni Egaña.
  • AMAREN ESKUAK. Karmele Jaio.
  • BI ANAI. Bernardo Atxaga.
  • 110. STREETEKO GELTOKIA. Iñaki Zabaleta.
  • CONNEMARA GURE BIHOTZETAN. Julen Gabiria.
  • IPUIN BATEAN BEZALA. J. M. Irigoien
  • MENDAROKO TXOKOLATEA. Iñaki Irasizabal.
  • 16 IPUIN AMODIOZKO. Xabier Mendiguren Elizegi.
  • KUBA TRISTE DAGO. J. M. Elexpuru.
  • AITAREN BATEAN. A. Egaña..
  • ORTZADARRA SUTAN. F. Morillo.
  • BROOKLYNGO EROKERIAK. Paul Auster.
  • AITAREN BATEAN. Arantxa Iturbe.
  • ZOAZ INFERNURA LAZTANA. Angel Lertxundi.
  • BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK. B. Atxaga.
  • SPrako TRANBIA. Unai Iturriaga.
  • BABILONIA. J. M. Irigoien.
  • PALESTINA ZURE MINA. Begoña Bilbao.
  • RIOMUNDO. Jon Maia
  • SOINUJOLEAREN SEMEA. B. Atxaga.
  • ETA EMAKUMEARI SUGEAK ESAN ZION. Lourdes Oñederra.
  • VAN´T HOFFEN ILEA. Unai Iturriaga.
  • GIZONA BERE BAKARDADEAN. B. Atxaga.
  • GALDU ARTE. J. L. Zabala.

Ikaslearen txokoa

Hiztegiak

Ikastetxeak - IKASLEAK

Helburuak

  • Azterketa ofizialak prestatzea:
    • Hizkuntza Eskola Ofiziala (Oinarrizko Zikloa edota Goi Zikloa)
    • HABEko azterketak: 1., 2. edo 3. Maila (1., 2. edo 3. Hizkuntza Eskakizuna)1
    • EGA2
  • Eskolan ikasitako euskara hobetu eta erabiltzeko saioak eskaintzea.

Ikasmaterialak

  • Azterketa eredu ofizialak..
  • URRATS Euskaltegiak sortutako berariazko material didaktikoa.

Modulua

  • Lau ordu astean, bi orduko bi saiotan banatuta.

Ordutegia

  • Eguerdietan edo arratsaldeko lehen orduetan.

Egutegia

  • Urritik ekainera / 120 eskolordu. (data zehatzak adosteko)

Eskolak non

  • Nahi izanez gero, zuen ikastetxean bertan.

Taldeen osaketa

  • Gutxienez, 9 ikasle; gehienez, 18 ikasle.
  • Guk egiten ditugu mailakatze eta taldekatze lanak.

Dirulaguntzak3

  • Donostiako Udaleko Udalaren Euskara Zerbitzuak diruz lagundua
  • Donostiako Udaleko Udalaren Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza.
  • Baldintza: %85eko asistentzia izatea.

Ikastetxeak - GURASOAK

Helburuak

  • Guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan euskara erabiltzea. Eguneroko gai praktikoak: jolasak, elikadura, jantziak, lagunak,…
  • Eskolako gaietan gurasoek seme-alabei laguntzeko tresnak eskaini. Eskolako gaiak lantzen dira: ingurumena, osasuna, herria, garraioak, animaliak eta landareak, elkarbizitza,…
  • Oro har, gurasoek euskara ikastea; modu praktikoan

Ikasmaterialak

  • Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak argitaratutako material didaktikoak:
    • “Gurasoak Heziz”.
    • “Gurasoak Lagunduz”.
  • URRATS Euskaltegiak sortutako berariazko material didaktikoa.

Modulua

  • Sei ordu astean.
    • Ordu eta erdiko lau saiotan banatuta, edo…
    • Ordu eta erdiko lau saiotan banatuta, edo…

Ordutegia

  • Haurrak eskolan dauden bitartean.
  • Gurasoekin adosteko.

Egutegia

  • Urritik ekainera / eskolordu. (data zehatzak adosteko)

Eskolak non

  • Nahi izanez gero, zuen ikastetxean bertan.

Taldeen osaketa

  • Gutxienez, 9 ikasle; gehienez, 18 ikasle.
  • Guk egiten ditugu mailakatze eta taldekatze lanak.

Dirulaguntzak3

  • Donostiako Udaleko Udalaren Euskara Zerbitzuak diruz lagundua
  • Donostiako Udaleko Udalaren Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza.
  • Baldintza: %85eko asistentzia izatea.

1Euskaltegian matrikulatutako 16 urtetik gorako ikasleek HABEko azterketa ofizialak egin ditzakete, eta agiri ofizialak eskuratu. HABEko 1., 2. eta 3. Mailako Agiriak Administrazioko 1., 2. eta 3. Hizkuntz Eskakizunen BALIOKIDE OFIZIALAK dira.
2Habe-ren 3. Maila EGAren BALIOKIDE OFIZIALA da.
3Ikasleak matrikula prezioaren %100 berreskura lezake